XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarrizketako galderarik ohikoenak

Zergatik uste duzu lanpostu hau betetzeko gai zarela?

Zein dira zuren burua lan honetarako hautagai idealtzat jotzeko arrazoiak?

Zer egiten duzu aisialdian? Zein dira zuren zaletasun nagusiak?

Enpresan egotekotan, promozionatzea nahiko al zenuke? Zein arlotan?

Zein dira gure enpresan lan egin nahi izateko arrazoi nagusiak?

Zein dira ezagutzen dituzun enpresako alderdiak.

Zein dira, zure ustez, lanpostu honek eskatzen dituen zereginik beharrezkoenak?

Zergatik uste duzu, lanpostu hau betetzeko, lehenagoko lan-esperientzia edukitzea ez dela ezinbestekoa?

Lanpostu honek inplikatzen dituen zereginetan, zeinetan sentituko zinateke ziurren eta gaituen?

Zein dira epe laburrera eta ertainera dituzun itxaropenak etorkizun profesionalari dagokionez? Eta epe luzera?

Pentsa ezazu bizi izan duzun esperientzia batez, bete nahi duzun lanpostuarekin zerikusia duenaz, eta esaidazu nola moldatu zinen.

Zein dira diru aldetik dituzun helburuak? Zenbat irabazi nahi duzu orain eta etorkizun hurbilean?

Lanez kanpoko esperientzietan, zein dira, zure ustez, zure gaitasun profesionala areagotu dutenak?

Prestakuntzari eta ikasketa-mailari dagokienez, zein dira gehien interesatzen zitzaizkizun gaiak eta zein ziren zuretzat errazenak?

Egin al duzu lanpostu honekin zerikusia duen Lantokiko Prestakuntzarik edo praktikarik?

Adierazi Lantokiko Prestakuntzaren esperientziaren hiru puntu positibo eta hiru negatibo.

Zein dira, zure ustez, zure ahalmenak eta ahuleziak lanpostu honi dagokionez? Zer egiten zenuen lanean edo ikasten ari ez zinen aldietan?

Zein da lana bilatzearen arrazoi nagusia?

(Enpresaz edo lanez aldatzeko kasuetan), zein dira gure enpresan sartu nahi izateko eta oraingo lanpostua uzteko arrazoiak?

Talde-lana nahiago al duzu, edo bakarrik lan egitea gustatzen zaizu?

Zein da zure egoera pertsonala eta familiarra, bidaiak egitea edo bizilekuz aldatzea eskatzen duen lana onartzeari dagokionez?

Zerk betetzen zaitu gehien zeregina bukatzen duzunean?